247. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

273E/2017 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, YRM Multimedia Comunicación SLk eskaturik Funesen irrati-emisioetarako zentro baterako 13, kV-eko aireko linea elektriko bat eta 25 kVA-ko transformazio zentro bat egiteko hasitako espedientea iraungi dela deklaratzen duena eta espediente horretan egindako jarduketak artxibatzen dituena.

Aurreko paragrafoan adierazitako espedientea Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan sartu da.

Eskaerarako aurkeztutako dokumentazio teknikoa ikusirik, 2017ko ekainaren 12an jakinarazitako idazkiaren bidez errekerimendua egin zen proposatutako konponbidearentzako alternatibaren bat bidaltzeko, proiektuaren ingurumen ukipenak gutxitzearren. Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen ezen, dokumentazio hori igorri ez eta, horregatik, espedientea hiru hilabetetik gora geldiaraziz gero, eskaera iraungiko litzatekeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela, eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 92. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea aise igaro denez egindako errekerimenduari erantzun gabe, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren indarrez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. YRM Multimedia Comunicación SLk eskaturik Funesen irrati-emisioetarako zentro baterako 13,2 kV-eko aireko linea elektriko bat eta 25 kVA-ko transformazio zentro bat egiteko hasitako espedientea iraungi dela deklaratzea eta espediente horretan egindako jarduketak artxibatzea.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, espediente berri bat hasi beharko litzatekeela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau sustatzaileari eta Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko urriaren 25ean.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1712471