1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
493/2017 EBAZPENA, urriaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena Nafarroako Foru Komunitatean 2017-2018 ikasturtean irabazi asmorik gabeko erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak eta ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan lanbide lantegiak ezartzeko.
Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan eta otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren Lanbide Heziketako prestakuntza programak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan, lanbide lantegiak izenarekin. Foru agindu horren 16.2 artikuluan ezartzen da Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez emanen zaiela baimena lanbide lantegiak irakasten ari ziren ikastetxe publikoei eta pribatuei.
Bestalde, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren bidez daude arauturik Nafarroan. Bere 5. eta 17. artikuluan xedatzen da ziklo horiek entitate publikoetan edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatuetan, instituzioetan edo elkarteetan irakats daitezkeela, eta Hezkuntza Departamentuak eman behar diela baimena Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo horiek garatzeko.
2017-2018 ikasturteko lanbide lantegien eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen onarpen prozesua planifikatu eta garatu ondoren, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko Zuzendaritzak aldeko txostena egin du Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo horiek eta lanbide lantegi horiek 2017-2018 ikasturtean ezartzea baimentzen duen ebazpena eman dadin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe pribatu itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei baimena ematea eranskinetan azaltzen diren Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietako zikloak emateko 2017-2018 ikasturtean.
2. Era berean, ebazpen honen eranskinean ageri da zein ikastetxe bateraturi edo Bigarren Hezkuntzako instituturi atxikiko zaizkion irabazi asmorik gabeko erakundeak eta itunpeko ikastetxeak.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskina honako hauei igortzea: Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta ikastetxe eta erakunde ukituetara.
Iruñean, 2017ko urriaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
ERANSKINA OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO ZIKLOA Irabazi asmorik gabeko erakundeak |
ERAKUNDE BAIMENDUAK | OINARRIZKO LANBIDE ZIKLOA | IKASMAILA | UNIT. | IRAUPENA (erreferentzia) | ATXIKIPEN ZENTRO PUBLIKOAK |
Ilundain Haritz Berri Fundazioa - Ilundain | Nekazaritzako lorezaintza eta landare-konposizioak | 1. | 1 | 2.000 ordu | “Huarte” BHI - Uharte |
2. | 1 |
Eraikinen zaharberritze- eta mantentze-lanak | 1. | 1 | 2.000 ordu |
2. | 1 |
“Centro Puente” - Gares | Sukaldaritza eta jatetxeak | 1. | 1 | 2.000 ordu | BHI “Politeknikoa” - Lizarra |
2. | 1 |
“El Castillo” lantegi-eskola - Tutera | Zurgintza eta altzarigintza | 1. | 1 | 2.000 ordu | “ETI” IBP - Tutera |
2. | 1 |
Sukaldaritza eta jatetxeak | 1. | 1 | 2.000 ordu |
“Lantxotegi” lantegi-eskola - Berriozar | Nekazaritzako lorezaintza eta landare-konposizioak | 1. | 1 | 2.000 ordu | “Huarte” BHI - Uharte |
2. | 1 |
“Etxabakoitz” lantegi-eskola - Iruña | Ile-apainketa eta estetika | 1. | 1 | 2.000 ordu | “Huarte” BHI - Uharte |
2. | 1 |
Elektrizitatea eta elektronika | 1. | 1 | 2.000 ordu |
LANBIDE LANTEGIAK Ikastetxe itunduak |
IKASTETXE BAIMENDUAK | LANBIDE LANTEGIA | IKASMAILA | UNIT. | IRAUPENA (erreferentzia) |
“Carlos III” LHIP - Iruña | Bulegoko laguntzailea | 1. | 1 | 1.000 ordu |
Irabazi asmorik gabeko erakundeak |
IKASTETXE BAIMENDUAK | OINARRIZKO LANBIDE ZIKLOA | IKASMAILA | UNIT. | IRAUPENA (Erreferentzia) | ATXIKIPEN ZENTRO PUBLIKOAK |
Ilundain Haritz Berri Fundazioa - Ilundain | Zurgintzako laguntzailea | 1. | 1 | 1.000 ordu | “Huarte” BHI - Uharte |
“Elkarte” Fundazioa - Iruña | Fabrikazio mekanikoko laguntzailea | 1. | 1 | 1.000 ordu | “Huarte” BHI - Uharte |
“El Castillo” lantegi-eskola - Tutera | Iturgintzako laguntzailea | 1. | 1 | 1.000 ordu | “ETI” IBP - Tutera |
“Lantxotegi” lantegi-eskola - Berriozar | Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea | 1. | 1 | 1.000 ordu | “Huarte” BHI - Uharte |
“Etxabakoitz” lantegi-eskola - Iruña | Zurgintzako laguntzailea | 1. | 1 | 1.000 ordu | “Huarte” BHI - Uharte |
Iragarkiaren kodea: F1712533