2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Batzarrak, 2017ko azaroaren 2ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta hori 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, behin betiko onetsi da, eta 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluari jarraituz, behin betiko onetsi dela aditzera ematen da. Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
4. kapitulua: 321.286,00 euro.
5. kapitulua. 10,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 312.296,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua: 242.351,00 euro.
2. kapitulua: 57.850,00 euro.
6. kapitulua: 12.085,00 euro.
Gastuak, guztira: 312.286,00 euro.
Obanosen, 2017ko abenduaren 11n. Mankomunitateko burua, José Ignacio Valencia Garrues.
Iragarkiaren kodea: L1714142