2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
25/2017 aldaketa aurrekontuan, kreditu-gehigarriaren bidezkoa. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2017ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren 25/2017 espedientea, 2017ko aurrekontuari dagokiona.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2017ko azaroaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitara ematen da.
Kreditu-gehigarria:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1 1510 22604 (1 2 poltsa) | Aholkularitza juridikoa, Hirigintza | 35.000,00 |
Guztira | 35.000,00 |
Aurreko kreditu aldaketa ondoko partida honen kargura finantzatuko da:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1 2314 4100001 | Zahar-egoitzaren Patronatuarendako ekarpena | 25.000,00 |
1 2110 16004 | Montepioak, bosturtekoak eta familia laguntza | 10.000,00 |
Guztira | 35.000,00 |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2017ko abenduaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1714218