245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

10/2017 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria:

Gastuen kapitulua:

–“Hobekuntzak zabortegian” izeneko 5 1621 6220001 aurrekontuko aplikazioaren kredituak 25.000 euro gehitzen du.

Diru-sarreren kapitulua:

–“Zabortegirako mailegua” izeneko 5 0110 9130001 aurrekontuko aplikazioak 20.000 euro utziko du, eta diruzaintzako gerakin likidoaren kontura 5.000 euro.

Lakuntzan, 2017ko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1714174