2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Aldaketa Kultur Patronatuaren 2017ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2017ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia, osoko bilkuran hartua. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.500,00 euro.
Finantzaketa:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 2.500,00 euro.
Zizur Nagusian, 2017ko abenduaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1714121