245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

2018rako zerga-tasak

Urrotz-Hiriko Udalak, 2017ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki du honako zerga-tasa hauek onestea, 2018ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

A) Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga. Obren kostu erreal eta benetakoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua): %3.

B) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1.–Tarte guztietan aplikatzeko portzentajea, urtean: %3.

2.–Karga eskala, tasak denbora tarteka:

–0tik 5 urte bitartekoak: %15.

–5etik 10 urte bitartekoak: %12.

–10etik 15 urte bitartekoak: %10.

–15 urtetik gora: %8.

C) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

Urrotz-Hirian, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1713941