245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Aldaketa, Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2017ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa honako ordenantza honetan: Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituenean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatu udal ordenantzan egin aldaketak behin betiko onetsi eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urraulbeitin, 2017ko azaroaren 29an. Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1714159