245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

Udal Plana. Hasierako onespena

Urraulgoitiko Udalak, 2017ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen legez eskatutako gehiengoz:

“1. Hasiera batean onestea Urraulgoitiko Hirigintzako Udal Plana eta hartan diren agiriak, “AdC Arquitectos” delakoak prestaturik.

2. Etetea lizentzien ematea Urraulgoitiko udal mugartearen barnean determinazio berriek egun indarrean dagoen hirigintzako araua aldatzen duten eremuetan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Halaber, lizentziak emateari etetea ez da aplikatuko hasierako onespenaren aitzinetik hasiak ziren espedienteak badira, horrelakoei espedientea hasi zeneko araudia baizik ez baitzaie aplikatuko.

3. Jendaurrean jartzea bi hilabetez Urraulgoitiko Hirigintzako Udal Plana, hasiera batean onetsia. Horretarako, iragarkia jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan. Jendaurreko epe horretan, interesdunek aurkeztu ahal izanen dituzte bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 31. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat.

4. Hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorra igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, txostena eman dezan bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiei buruz.

5. Hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorra igortzea ondoko hauei ere: Urraulgoitiko kontzejuetako buruei, Irati Mankomunitateari, Zangozako Eskualdeko Mankomunitateari eta Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedatuarekin bat”.

Urraulgoitin, 2017ko abenduaren 1ean. Alkatea, Juan Francisco Iriguibel Iturri.

Iragarkiaren kodea: L1714273