245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Akats zuzenketa, Hirigintzako Udal Planeko aldaketa xehatu batean, 4. poligonoko 1330. lurzatiari dagokion horretan.
Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2017ko azaroaren 29ko osoko bilkuran, onetsi zuen zuzentzea Hirigintzako Udal Planeko aldaketa xehatu baten onespenaren erabakia, 4. poligonoko 1330. lurzatiari dagokiona hain zuzen.

4. poligonoko 1330. lurzatiari dagokion Hirigintzako Udal Planeko aldaketa xehatu hori 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an. Zuzenketa egiten da behin betiko onespenaren testuan, ondoan agertzen den bezala uzteko:

“Promociones Zubeztia SL.

–Aldaketa, lurzoru pribatura:

Aldaketa hau egiten da 4. poligonoko 1330. lurzatiaren 1. azpieremuko 10. unitaterako Hirigintzako Araudi Partikularraren 1. artikuluan:

“Hiri-lurzoru finkatua.

Kanpoko lerrokadurak xehetasun-azterketaren planoetan azaldu bezala izanen dira (10. unitatearen okupazioaren %100ari dagokio).

Eraikinaren garaiera: beheko solairua.

Azalera eraikiko aprobetxamendua da ondoko honen emaitza: okupazio azalera bider solairu kopurua”.

Jarduketa-sistema: jarduketa zuzena”.

Altsasun, 2017ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1714161