245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an, aurrekontuan 2/2017 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

02/2017 aldaketa aurrekontuan: kreditu-transferentzia altzariak erosteko.

Goititzea partida hau:

9200-62500 partida. Altzariak eta ekipamendua: 2.000,00 euro.

Beheititzea partida hau:

1620.62300 partida. Fitosanitarioen biltegia: 2.000,00 euro.

Tulebrasen, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1714008