245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, hezkuntzako teknikariaren lanposturako.
Probak gainditu dituzten izangaien zerrenda

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2017ko azaroaren 30ean, 1976/2017 Ebazpena onetsi zuen. Hona hemen:

Aurrekariak:

Lehena.–Alkatetzaren ekainaren 30eko 1116/17 Ebazpenaren bidez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren hezkuntzako teknikariaren lanpostuan aldi batez aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio bidez osatzeko. Zerrendetako bat kontratuak egiteko izanen da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Deialdia 2017ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4an.

Bigarrena.–Aipatu deialdiaren hautapen-prozesua bukatu da. Deialdiaren 5. oinarrian honako hau adierazten da:

5.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

5.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, Herriko Etxeko iragarki oholean eta udal webgunean, bereizirik:

–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.

–Prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.

5.2. Zerrenda bakoitzean, gainditu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioa gailenduko da eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoan ebatziko da afera.

5.3. Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautapen prozesuko probak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.–Hautapen-prozesua bukatuta eta aurreko atalean zehaztutako prozedura eginda, honako hau da hautaproba guztiak gainditu dituzten izangaien zerrenda:

IZENA

1. ARIKETA

2. ARIKETA

3. ARIKETA

GUZTIRA

Prestakuntzan aritzeko izangaien zerrenda

Gárate Martínez, Ana Carmen

20,73

38,5

15,33

74,56

Miranda Latorre, Aurora

21,44

37

15,33

73,77

Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda

Catalán Oiz, Vicente

22,10

51,5

16

89,60

Horrenbestez, ebatzi dut:

Lehena.–Hezkuntzako teknikariaren lanpostua aldi batez betetzeko zerrendak onestea, zuzenbideko oinarri bakarrean adierazitakoarekin bat.

Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan, horren web-gunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Tuteran, 2017ko abenduaren 7an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1714102