2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Udalbatzako kideen ordainsariak
Tuterako Udalak, 2017ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
“1. Aldatzea Osoko Bilkurak 2015eko uztailaren 1ean hartu erabakiaren xedapen zatiko 3. puntuan jasotzen diren mugak, asistentziagatik hilean gehienez kobratzen ahal denari dagokionez; honela gelditu dira idatzita:
‘–Honako hau da asistentziagatik hilean gehienez kobratzen ahal dena:
- Eskuordetza bereziko zinegotziak: 761,14 euro.
- Eskuordetza orokorreko zinegotziak, dedikazio esklusiborik edo partzialik ez dutenak: 761,14 euro.
- Gobernu Batzordeko kideak, aurreko ataletan jaso ez direnak: 691,70 euro.
- Gainerako zinegotziak: 611,27 euro.’
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Tuterako Udalaren Kontu-hartzailetzari eta langileria unitateari jakinaraztea.”
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2017ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1714068