2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
5/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2017ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 5/2017 espedientea, kreditu berezia baita.
Aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia 2017ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.
Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.
Hona hemen aurrekontuan behin betiko onetsitako 5/2017 aldaketa:
Kreditu bereziaren espedientea:
1. Gastuen goititzea:
0.9200.1. Aholkularitza juridikoa, epaia, langileria: 26.300 euro.
Finantzaketa:
2. Diru-sarreren goititzea:
0.8. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 26.300 euro.
Jakinarazten dut, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.
Tafallan, 2017ko abenduaren 12an.–Alkatea, Arturo Goldaracena.
Iragarkiaren kodea: L1714201