2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aurrekontuaren egonkortasunerako plan ekonomiko finantzarioaren aldaketa. Onespena
Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontua birorekatzeko plan ekonomiko finantzarioaren aldaketa, gastuen araua ez baita bete.
Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.
Plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.
Tafallan, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1714014