2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udaleko Haur Eskolen kudeaketa-mandatuaren onarpena
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2017ko abenduaren 1ean:
“Ikusirik 2017ko azaroaren 27an Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Gobernu Batzordearen Kontseiluak hartutako Erabakia, ebatzi dut Erakunde horrek adostutako kudeaketa-mandatua onartzea.”
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurrituriko egintza argitaratu denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurrituriko egintza argitaratu eta hortik aitzina.
Iruñean, 2017ko abenduaren 14an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L1714632