2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hirigintza Gerentziako kudeaketa-mandaturen onarpena
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2017ko abenduaren 1ean:
“Ikusirik Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2017ko azaroaren 28an egindako jakinarazpena, zeina espedientean jasota baitago, ebatzi dut Erakunde horrek 2017ko azaroaren 28ko jakinarazpenean proposatutako kudeaketa-mandatua onartzea.”
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurrituriko egintza argitaratu denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurrituriko egintza argitaratu eta hortik aitzina.
Iruñean, 2017ko abenduaren 14an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L1714631