2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Kudeaketa-mandatua Iruñeko Udalari
Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluak honako erabaki hau hartu zuen 2017ko azaroaren 22an:
“Ikusirik Giza Baliabideetako Idazkari Teknikoak egindako eskaera, administrari laguntzaileen lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketaz bezainbatean, eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu juridikoek 2017ko azaroaren 21ean emandako txostena, kudeaketa-mandatuari buruz, honako hau
ERABAKI DA:
1.–Mandatua egitea Iruñeko Udalari beharrezkoak diren kudeatze-izapideak egin ditzan lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Iruñeko Udaleko zein Hirigintza Gerentziako maila bereko funtzionarioen artean, administrari laguntzaileen 400.001-6, 400.001-7 eta 400.001-8 zenbakiko lanpostuak –lanpostu hutsak Hirigintza Gerentziaren plantilla organikoan–, bai eta lehiaketaren ondorioz hutsik geratzen diren lanpostuak ere.
2.–Mandatu honek urtebeteko indarraldia du.
3.–Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea, onar dezan.
4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.
Erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta hortik aitzina.
Iruñean, 2017ko abenduaren 14an.–Lehendakaria, Joseba Asirón Saez.
Iragarkiaren kodea: L1714630