2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Kudeaketa-mandatua, Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lanpostuak Iruñeko Udaleko administrari laguntzaileen lanpostuen lekualdatze-lehiaketan sartzeko
Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Gobernu Batzordeak, 2017ko azaroaren 27an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
“Ikusirik Kudeatzailearen txostena, eta bat etorrita Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Estatutuetako 9. h) artikuluarekin, honako hau.
ERABAKI DA:
1.–Iruñeko Udalari mandatua ematea beharrezkoak diren kudeaketa-izapideak egin ditzan administrari laguntzailearen 110 zenbakiko lanpostua –lanpostu hutsa Erakunde Autonomoaren plantilla organikoan– betetzeko, bai eta lehiaketaren ondorioz hutsik geratzen diren lanpostuak ere, hala Iruñeko Udaleko nola Haur Eskolen Erakunde Autonomoko maila bereko funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketaren bidez.
2.–Mandatu honek urtebeteko indarraldia du.
3.–Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea, onar dezan.
4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.”
Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.
Iruñean, 2017ko abenduaren 14an.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L1714629