245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arrosadia-Sadar XXIII. unitate integratuko ZNO-1 eremuaren behin betiko likidazio-kontu berria. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko azaroaren 14an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 14-NOV-17 (11/CV).

Iruñeko Udal Planeko XXIII. unitate integratuko (Arrosadia-Sadar) ZNO-1 eremuari dagokion exekuzio unitatearen behin betiko likidazioa hasiera batean onetsi ondoren (JOB/12-SEP-2017-11/CV), jendaurrean egon da eta epe horretan ez du inork alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz,ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Arrosadia-Sadar XXIIII. unitate integratuko ZNO-1 eremuaren behin betiko likidazio-kontua, 5.870.683,37 eurokoa baita, eta aurreko behin betiko likidazio-kontuaren gainean 179.804,23 euroko gehikuntza baitakar.

2. Erabaki hau interesdunei eta Nafarroako Gobernuari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar den iragarkia argitaratzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2017ko azaroaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1714023