2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
2018. urterako karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Olaibarko Udalak, 2017ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1.–%0,2700ko karga-tasa mantentzea hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
2.–%0,3600ko karga-tasa mantentzea landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
3.–%4ko karga-tasa mantentzea eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordainarazteko.
4.–%2,50ko karga-tasa mantentzea denbora tarteen arabera aplikatu beharreko portzentajerako, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztu beharrez. Aplikatu beharreko tasa %14 izanen da.
5.–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1,10 indizea bere horretan uztea.
Erabaki hau 2018ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:
A.–Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
B.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Olaibarren, 2017ko abenduaren 14an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L1714537