245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2/2017 aldaketa aurrekontuan (Virgen del Castillo Zahar-egoitza). Behin betiko onespena

2017ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean, Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitza erakunde autonomoaren 2017ko aurrekontuan 2/2017 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 2/2017 aldaketa.

Kreditu berezia.

GASTUAK:

6. kapitulua.–Gehitzea, 2.123,11 euro.

Gastuen aurrekontua gehitzea: 2.123,11 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.123,11 euro.

Diru-sarreren aurrekontua gehitzea: 2.123,11 euro.

Miranda Argan, 2017ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1714173