2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Urbanizatzeko proiektua UE 6+8 exekuzio unitatean.
Hasierako onespena
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2017ko abenduaren 11ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen UE 6+8 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, UE 6+8 unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Mendabian, 2017ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1714172