245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

8/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean 8/2017 aldaketa egiteari buruzko espedientea, kreditu bereziaren bidez eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura, Rubio de Arribako ur-harguneetako matxuren ondoriozko gastuei aurre egiteko.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko 8/2017 aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2017ko abenduaren 7an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1714112