2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MELIDA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Melidako Udalak, 2017ko azaroaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.
Melidan, 2017ko abenduaren 11n.–Alkatea, José María Sesma Aznarez.
Iragarkiaren kodea: L1714276