245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MELIDA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2017ko azaroaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Melidako Udalaren 2018ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra. Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsiko da.

Melidan, 2017ko abenduaren 11n. Alkatea, José María Sesma Aznarez.

Iragarkiaren kodea: L1714275