2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 21ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu transferentzia, gastuen aurrekontuko honako partida hauen artean: 1.4140 2103 partida. “Estalkia. Nekazaritzako eta abeltzaintzako azpiegiturak”. 10.000 euroko kreditu-gehigarria onesten da, guztira 18.000 euro egiteko. “Gurutzeko Etxola birgaitzea” izeneko1.9200.2120002 partida sortzen da, 4.526,00 euroko kreditu bereziaren bidez.
Aipatutako partiden goititzea finantzatzeko, 14.526,00 euroko kreditua hartzen da “Kaleen zolaketa” izeneko 1.1532.61900 partidatik. Horren ondorioz, azken partida honen kreditua 23.052,63 eurokoa izanen da.
Mañerun, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L1714009