245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2018. urteko karga tasak

Lakuntzako Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.–2018. urteko karga tasak.

1.1. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %4.

1.2. Udal Musika Eskolako Matrikula: ikasle bakoitzak ordainduko du.

2.–Erabaki honek 2018. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Erabaki honen kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Lakuntzan, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1714845