2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAÑETA
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Irañetako Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Uharte Arakilen, 2017ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Juan Angel Beraza Gastesi.
Iragarkiaren kodea: L1714635