2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
2018rako karga-tasak
Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2017ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2018rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez:
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,13.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Iguzkitzan, 2017ko abenduaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.
Iragarkiaren kodea: L1714107