245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Prezio publikoak, tasak, kargak,
zergak eta kontribuzioak 2018ko ekitaldirako

Girgillaoko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat:

1. 2018ko ekitaldirako, ondotik aipatzen diren zenbatekoak, karga-tasak eta ponderazio indizeak ezartzea, udal zergei eta tasei dagokienez:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,35eko karga-tasa, katastroko balioen gainean.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,60ko karga-tasa, katastroko balioen gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,4ko karga-tasa, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentaje eta tasak, eta karga-tasa %12.

–Administrazio tramiteak eta hirigintza.

1. Eskabideak eta agiriak (bakoitzeko):

a) Egiten den agiri bakoitzeko: 1,50 euro.

b) Kopia eta fotokopiak: 0,15 euro.

c) Agirien konpultsa: 0,30 euro.

2. Ziurtagiriak:

a) Ziurtagiriak: 1,50 euro.

3. Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

4. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak tramitatzeko tasak:

a) Obra-lizentziaren eskaera: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

b) Lehen erabilerako lizentzia emateko tarifak:

  • Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
  • Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro.
  • Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.
  • Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Girgillaon dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Dagokion epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.

Etxarren Girgillaon, 2017ko abenduaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L1714139