245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2018. urteko udal zergak eta karga tasak

Goizuetako Udalak, 2017ko abenduaren 19an eginiko ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2018. urteko udal zergen karga tasak 2017ko berdinak mantentzea:

1.1. Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko % 0,50 izanen da.

1.2. Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko % 0,80 izanen da.

1.3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren % 4,5 izango da.

1.4. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/1995 Foru Legeraren ezarritako gutxieneko protzentajeak aplikatuko dira.

1.5. Jarduera ekonomikoen zerga: Legeak onesten duena izango da.

1.6. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legeak onesten duena izango da.

2.–Erabaki honek 2018. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Goizuetan, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1714851