245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2018ko udal tasen eta prezio publikoen tarifak

2017ko abenduaren 19an Udalak egindako ohiko bilkuran, ondorengo akordioa onartu zuen:

1) 2018ko Udal prezio publiko eta tasak 2017ko berdinak mantentzea, hau da:

–Ura

  • Urteko tasa: tarifa indibiduala 50 euro.
  • Urteko tasa: tarifa industriala eta merkatala 100 euro.

–Saneamendu kanona: Nilsak 2017rako jartzen duen tarifa.

–Agiriak eman eta tramitatzeko tasak:

  • Fotokopiak DIN A4: 0,10 euro.
  • Fotokopiak DIN A3: 0,20 euro.
  • Fotokopiak koloretan DIN A4: 0,50 euro.
  • Fotokopiak koloretan DIN A3: 1,00 euro.
  • Planoen fotokopiak (katastroa, Arau Subsidiarioak eta bestelakoak): 1,00 euro.
  • Zedula partzelarioak: 2,00 euro.
  • Faxa jasotzea (orri bakoitzeko): 0,10 euro.
  • Faxa bidaltzea (Nafarroa barnean, orri bakoitzeko): Orri bat 1,50 euro, bi orri 3,00 euro, eta hirugarren orritik aurrera 1,00 euro orri bakoitzeko.
  • Faxa bidaltzea (Nafarroatik kanpora, orri bakoitzeko): Orri bat 2,00 euro, bi orri 4 euro, eta hirugarren orritik aurrera 1,50 euro orri bakoitzeko
  • Zihurtaginiak: 2,00 euro.
  • Artxiboa kontsultatzea behar duten zihurtagiriak: 8,00 euro.
  • Errezibu bikoizketak: 1,50 euro.
  • Ezgaituen aparkatzeko txartelak ematea eta berritzea: 15,00 euro.
  • Arma txartelak: 4,00 euro.
  • Ezkontza Zibilak: Ezkonkideetako bat Goizuetan erroldatua dagoenean: 70,00 euro.
  • Ezkontza Zibilak: Bi ezkonkideak Goizuetan erroldatuak ez daudenean: 120,00 euro.
  • Jarduera sailkatu baimena: 30,00 euro.
  • Irekiera baimena: 30,00 euro.
  • Jarduera sailkatu eta irekiera baimenen eskualdatzea: 60,00 euro.

–Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasa.

  • Lurrean ehorztea:
  • Goizuetan erroldatuak eta jaioak: 160 euro.
  • Besteak: 400 euro.
  • Errautsak:
  • Goizuetan erroldatuak eta jaioak: 25 euro.
  • Besteak: 200 euro.

–Belar tasa eta zakurrak. 2016. Urteko kuota aplikatuko da

–Udal retroeskabadora erabiltzeagatiko prezio publikoa. 122 euro/eguneko gehi gasoila.

–Herrilurren aprobetxamendu tasa. 2016. Urteko kuota aplikatuko da.

–Udal gimnasioaren erabilera: pertsona bakoitzeko 25 euro urteko.

2) Erabaki honek 2018. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3) Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Goizuetan, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1714850