245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Esleipena onartzea, lurzoruaren aprobetxamenduaren
tasak kudeatzeko eskumenei buruz

Esteribarko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen:

1. Onartzea Zabaldika, Urdaitz, Iragi, Antxoritz, Saigots, Larrasoaña, Inbuluzketa eta Eugiko kontzejuek Esteribarko Udalari egindako esleipena, ondoko tasa honen kudeaketaren, ikuskatzailetzaren eta diru-bilketaren inguruko eskumenak erabiltzeko: Udalaren bide publikoko lurzoru, zorupe eta hegalkinaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatik, kontzeju-mugarte bakoitzean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek lortzen dituzten diru-sarrerei dagokiena (araubide berezia, %1,5). Kontzejuei dagozkie aipatu eskumenak, legez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 39. artikuluaren arabera.

2. Udalak lankidetza hitzarmena sinatzea Zabaldika, Urdaitz, Iragi, Antxoritz, Saigots, Larrasoaña, Inbuluzketa eta Eugiko kontzejuekin, ondoko honen inguruan: Udalaren bide publikoko lurzoru, zorupe eta hegalkinaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteagatik ordaindu beharreko tasa (araubide berezia, %1,5).

3. Erabaki hau jakinaraztea esleipena eskatu duten kontzeju guztiei.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea esleipenaren formalizazioari eta erabakiari buruzko iragarkia.

Esteribarren, 2017ko abenduaren 11n. Jarduneko alkatea, Ander Magallon Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: L1714271