2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Toki Inbertsioen Planari buruzko esleipena onartzea,
Zabaldika, Antxoritz eta Iragirako
Esteribarko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin bilkuran, aho batez hartu zuen jarraian ematen den erabakia:
1. Abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen bidez onetsitako 2017-2019ko Toki Inbertsioen Plana dela eta, Esteribarko Udalari esleitu zaio behar diren kudeaketa guztiak egiteko ondoko honetan: aipatu Planean parte hartzeko Zabaldikako, Antxorizko eta Iragiko kontzejuek luzatu dituzten eskaera guztiak aurkezteko, baita horien agiri osagarri guztiak ere, bide elektroniko bitartez. Hortaz, esleipen hori onartzea erabaki da.
Halaber, onartzea aipatu kontzejuek Esteribarko Udalari eginiko beste esleipen bat, gaitutako helbide elektroniko bakarra lortzeko behar diren kudeaketak egitekoa hain zuzen ere. Bertan jasoko dira Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak igorriko dizkien jakinarazpenak, Toki Inbertsioen Planean parte hartzeko eskaerek sorturiko espedienteei buruzkoak.
2. Kudeaketa-esleipena arautzeko kontzeju bakoitzarekin sinatzen diren hitzarmenak onestea.
3. Ahalmena ematea udal honetako alkate udalburuari -edo hura legez ordezten duenari- erabaki hau betearazteko behar diren agiri guztiak sinatzeko, zehazki kudeaketa-esleipenaren hitzarmenarena.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea esleipenaren formalizazioari eta erabakiari buruzko iragarkia.
5. Erabaki hau jakinaraztea kudeaketa-esleipena eskatu duten kontzeju guztiei.
Esteribarren, 2017ko abenduaren 11n. Jarduneko alkatea, Ander Magallon Lusarreta.
Iragarkiaren kodea: L1714269