2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
5. eta 6. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean, aurrekontuan 5. eta 6. aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aldaketa aurrekontuan.
5. aldaketa.–Kreditu-gehigarria.
GASTUAK:
4. kapitulua.–Igerileku mankomunatuak: 500,00 euro.
6. kapitulua.–Eraikina eraistea: 500,00 euro.
Aldaketak, guztira: 1.000,00 euro.
Finantzabideak:
1. kapitulua.–Kontratazioak: 1.000,00 euro.
6. aldaketa.–Kreditu berezia:
GASTUAK:
6. kapitulua.–Argiteria publikoa berritzeko memoria: 610,00 euro.
Finantzabideak:
1. kapitulua.–Kontratazioak: 610,00 euro.
Desoion, 2017ko abenduaren 12an.–Alkatea, Asier Mancisidor Guerrero.
Iragarkiaren kodea: L1714217