245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Ordenantza, Cascanteko Udaleko Datu pertsonalen fitxategiak sortzea eta kentzea arautzen duena. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batean onestea Cascanteko Udaleko Datu pertsonalen fitxategiak sortzea eta kentzea arautzen duen ordenantza.

b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoa betez.

Cascanten, 2017ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1714169