2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
2018. urteko karga-tasak
Berbintzanako Udalak, 2017ko azaroaren 23ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jar daitezen, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,405eko karga-tasa.
–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8ko karga-tasa.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ). Karga-tasa:
- Orokorra: %3,5.
- Fatxadak pintatzea: ez da ordaindu behar.
- Gazte ekintzaileek enpresa berriak ezartzea: %3.
- Etxebizitzak zaharberritzeko espedienteak: %3.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (JEZ):
- %1,4, gutxieneko kuoten gainean.
–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
- Balio-gehikuntza zehazteko portzentajea:
- 5 urte bitarte: %2,7.
- 10 urte bitarte: %2,5.
- 15 urte bitarte: %2,3.
- 20 urte bitarte: %2,2.
Kuota zehazteko zerga-tasa: %11,02.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,
2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berbintzanan, 2017ko azaroaren 25ean.–Alkatea, José H. Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1714538