2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Aurrekontuko 2/2017ko aldaketa. Hasierako onespena
Barasoaingo Udalak, 2017ko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kredituen aldaketa egiteko 2/2017 espedientea; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Hamabost egun baliodunean jendaurrean egonen da, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Barasoainen, 2017ko abenduaren 12an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1714208