2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
1. poligonoko 527. lurzatiaren xehetasun azterketa. Hasierako onespena
Osoko Bilkuraren 2017ko azaroaren 29ko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen xehetasun azterketa 1. poligonoko 527. lurzatian, Aintzane Gorrotxategi Ondak, German Zelaia Goikoetxeak eta Blanca Esther Galarzak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria igorriko da behin betiko argitara dadin, bidezko bada hori egitea.
Bakaikun, 2017ko azaroaren 29an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L1714012