2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Hautetsien ordainsariak
Artaxoako Udalak, 2017ko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Adolfo Vélez Ganuza alkatearen dedikazio partziala onestea, %50ekoa, hain zuzen, bulegoko eguneroko kudeaketa lanari dagozkion zereginetan aritzeko, eta hasiera batean, behintzat, legegintzaldia bukatu arte. Horren truke, zenbateko bat ordainduko zaio guztira, enpresaren kargurako Gizarte Segurantza barne, bere dedikazio guztiengatik, hautetsiei ordaintzeagatik Nafarroako Gobernuak udalei ematen dien diru-laguntzaren bezainbatekoa.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.
Artaxoan, 2017ko abenduaren 11n.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.
Iragarkiaren kodea: L1714203