245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

2018ko tasen onespena

Arruazuko Udalak, 2017ko abenduaren 14an, ondoko akordioa hartu du ohiko bilkuran:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, 2018rako aho batez onartzen da:

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,30eko karga-tasa eta landalurren ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, hau da, 1,2.

5.–Tasak:

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Kuota txikiena: 13,00 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,40 euro/m³.

5.1.2. Industriako kontsum.: 0,50 euro/m³.

5.1.3. Mantentze-lanetako kanona: 3,60 euro gehi BEZa.

5.1.4. Kontagailua eta instalazioa: 65,00 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 150,00 euro.

5.1.6. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 400,00 euro.

5.2. Epaitzak.

5.2.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 30,00 euro izanen da 2017an. Epaitza eskuratzeko epea urtebete da.

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea bi urte da.

5.3. Auzolanak: urtean auzolan bat (30,00 euro bakoitzeko).

5.4. Hilerria.

5.4.1. Erroldatuak ehorzteko tasak 50,00 euro.

5.4.2. Erroldatu gabeak ehorzteko tasak 100,00 euro.

5.4.3. Erroldatuak errauts-kutxatilan ehorzteko tasak 25,00 euro.

5.4.4. Erroldatu gabeak errauts-kutxatilan ehorzteko tasak 50,00 euro.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako:

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

–Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

–Epaitza uztailean banatuko da eta kobratuko da abenduan.

Hirugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.–Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta oharazten da erabaki horren aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Uharte Arakilen, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkate-Presidentea, Peio Betelu Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L1714624