1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1985E/2017 EBAZPENA, urriaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.
Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeak aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 24an emandako 367/2012 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera ezarri zen, eta batzorde horietako buruak, kideak eta idazkariak izendatu ziren.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 27an emandako 883E/2016 Ebazpenaren bidez, osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen.
Aipatu ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.
Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa edo dagokion batzordearen esparruan aritzetik uztea.
Araceli Ayerra Lazcano andreak, Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko idazkariak, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu baitzuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez, erretiroa hartu zuen 2017ko abuztuaren 31n, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 4795E/2017 Ebazpenari jarraikiz, eta, beraz, ordeztu egin behar da.
Nafarroako Osasun Zerbitzuak Begoña Lafuente Goñi izendatu du Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko idazkari.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Begoña Lafuente Goñi andrea izendatzea osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordeko idazkari, Araceli Ayerra Lazcano andrearen ordez aritzeko, azken horrek kargua utzi baitzuen 2017ko abuztuaren 31n, erretiroa hartu zuelako.
Gisa horretan, honako hauek osatzen dute osasun arloko langile diplomadunen Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordea:
Batzordeburua: Ana Granado Hualde, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.
Kideak:
–M.ª Jesús Ederra Miranda andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.
–María Lorente Simón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.
–Mª José Algarra Ustarroz andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Sonia Ropero Moriones andrea, otsailaren 10eko 7E/2017 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–Jesús Jaime Jiménez Asenjo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.
–M.ª Jesús Esain Nicuesa andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 883E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.
Idazkaria: Begoña Lafuente Goñi andrea, ebazpen honen bidez izendatua.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin.
Iruñean, 2017ko urriaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1712448