2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBAR
2018ko karga-tasak
Artzibarko Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, honako erabaki hau hartu zuen:
1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko:
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,298.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:
- Etxebizitza berriak eraikitzea: %2,5.
- Gainerako eraikuntza, instalazio eta obrak: %2.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- %14ko tasa. Portzentajea:
- 1.–1etik 5 urte bitarte: 2,2.
- 2.–10 urte bitarte: 2,1.
- 3.–15 urte bitarte: 2,0.
- 4.–20 urte bitarte: 2,0.
1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela.
2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Artzibarren, 2017ko abenduaren 7an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.
Iragarkiaren kodea: L1714114