2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
2/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Arasko Udalak, 2017ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2017 aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Arasen, 2017ko abenduaren 7an.–Alkatea, Francisco Murguiondo Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1714106