2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Ordenantza, Kultur eta kirol xedeetarako diru-laguntzak
arautzen dituena. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2017ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kultur eta kirol xedeetarako diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Andosillan, 2017ko abenduaren 11n.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1714202