245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Udal ordenantza, Betearazpen aginduen, ordezko betearazpenen eta partikularrendako sorospenen tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2017ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Betearazpen aginduen, ordezko betearazpenen eta partikularrendako sorospenen tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Andosillan, 2017ko abenduaren 12an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1714198