245. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2017ko abenduaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak 276.ari buruz xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epe horretan inork erreklamaziorik egiten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta lege-zehaztapen horietan ezarria bete dadin.

Andosillan, 2017ko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1714170