244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2017ko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun baliodunez, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea bete.

Zubieta, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1714753