244. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2018. urteko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauen aldaketak. Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, 2017ko abenduaren 13ko saioan, behin betiko onetsi zituen Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauen artikuluen eta tarifa-eranskinen aldaketak. Horiek 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra. Segidan, aldaketen testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluaren 4. eta 5. zenbakietan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 eta 326. artikuluetan aurreikusitakoa beteta.

Iruñean, 2017ko abenduaren 14an.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Jakitera ematen da hauek direla Ordenantza Fiskaletan eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauetan aldatu diren artikuluak eta tarifa-eranskinak, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzekoak direnak:

1. ordenantza.–Aldaketak: Karga-tasa hiri-unitateetan.

2. ordenantza.–Aldaketak: III. zenbakia.

8. ordenantza.–Aldaketak: 2. artikuluko 7. zenbakia, 3. artikuluko 1. zenbakia eta 4. artikulua. 5. artikulu berri bat sortu da, eta haren ondokoak berriro zenbakitu dira.

Aldaketak tarifa-eranskinean: I. epigrafearen izenburua, V. epigrafea, VIII. epigrafea eta XII. epigrafea.

1. araua.–Aldaketak: 5. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak eta 6. artikulua.

2. araua.–Aldaketak: 2. artikuluko 4. zenbakia, 6., 7. eta 9. artikuluak eta 10. artikuluko b letra.

Aldaketak tarifa-eranskinean: I.4 epigrafea, II.2 epigrafea, II.4.1 epigrafeko a, c, d eta f letrak, II.4.2, III.4 eta III.5 epigrafeak.

3. araua.–Aldaketak: 2. artikulua aldatu da, 3. eta 4. artikulu berriak sartu dira. 3. artikulua aldatu eta 5. artikulu bihurtu da, 4. artikulua ere barne hartuta. 5., 6., 7. eta 8. artikuluak aldatu eta 6., 7., 8. eta 9. artikulu bihurtu dira. 9. eta 10. artikuluak 10. eta 11. artikulu bilakatu dira, hurrenez hurren.

Aldaketak tarifa-eranskinean: 1., 2. eta 3. epigrafeak.

5. araua.–Aldaketak: 5. eta 6. artikuluak.

7. araua.–4. artikulua, 5. artikuluko 2. zenbakia, 6. artikuluko hasiera eta b letra, 7. artikuluko b letra eta 10. artikulua.

Aldaketak tarifa-eranskinean: III.3, III.4 eta III.5 epigrafeak.

9. araua.–Aldaketak: 4. artikuluko hasiera-atala, a eta c letrak, 5. artikulua, 9. artikuluko b letra eta 10. artikulua.

Aldaketak tarifa-eranskinean: II.4, II.5 eta II.7 epigrafeak, eta IV. epigrafea.

10. araua.–Aldaketak tarifa-eranskinean: III. epigrafea.

Hona hemen, osorik transkribatuta, aurreko paragrafoan adierazitako aldaketek sortu duten erregulazio berria:

1. ordenantza.–LURREN GAINEKO KONTRIBUZIOA

Karga-tasa:

–Hiri-unitateak: %0,3853.

–Landa-unitateak: %0,80000.

2. ordenantza.–JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

III.–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Ikuskapena.

1.–Iruñeko Udalak zerga horren ikuskapena eginen du udal-kuotei dagokienez, hau da, Iruñeko udal-mugartean egiten diren jardueren gaineko kuotei dagokienez, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onetsi zituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak emandako Jarraibidearen 17. arauan xedatutakoarekin bat.

2.–Iruñeko Udala elkarlanean arituko da Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekin, zerga ikuskatzeko lurraldeko eta nazioko kuotei dagokienez, horiek subjektu pasiboaren helbide fiskala udal horren mugapean egoteagatik Iruñeko Udalak ordainarazi beharreko kasuetan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onetsi zituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak emandako Jarraibidearen 17. arauan xedatutakoarekin bat.

8. ordenantza.–AGIRIAK ETA BESTELAKO EUSKARRIAK EGIN ETA BIDERATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK

2. artikulua, 7. zenbakia.

7) Lanpostuetarako deialdiak, hala Udalean sartzeko nola prestakuntzako zein aldi baterako kontratazioak egiteko.

3. artikulua, 1. zenbakia.

1) Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria egiteko edo bideratzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da eginen edo bideratuko, baldin eta tasa lehenago ordaindu ez bada eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria egin ez bada.

Lanpostuetarako deialdien kasuan tasa sortuko da hauta-probetan izena emateko eskabidea aurkezten den unean.

4. artikulua.

Tasa honako hauek ordaindu beharko dute: tasaren xede diren agiriak egiteko edo bideratzeko eskatzen dutenak eta lanpostuetarako deialdietan parte hartzen dutenak, dela funtzio publikoan sartzeko dela prestakuntzako zein aldi baterako kontratazioetarako.

5. artikulua.

Salbuespenak

Udal Agiritegiko dokumentuen kopiak eskatzen diren kasuetan, edozein fotokopia-modalitatetan delarik –agiriarena, mikrofilmarena edo euskarri digitalekoa–, tasetan %50eko hobaria aplikatuko da baldin eta agiriak interes orokorreko ikerlan baterako izaki hura egiaztatzen bada aitorpen pertsonal sinatu baten bidez.

Hobari berbera edukiko dute unibertsitate-ikasketak eta ez-unibertsitatekoak egiten ari direla egiaztatzen duten pertsonek.

Tarifa-eranskina

I. epigrafearen izenburua.–Hirigintza-agirien eta planoen kopiak, eta fitxategien bihurketa eta inprimaketa.

V. epigrafea:

Partikularren intereseko agiri-ondareko agirien kopiak:

1) Edozein agiri-mota kontsultatzeko egindako kopia bakoitzeko (kopiak paperean edo digitalak izan daitezke).

DIN A3 zuri-beltzean: 0,35 euro.

DIN A4 zuri-beltzean: 0,25 euro.

DIN A3 koloretan: 1,50 euro.

DIN A4 koloretan: 1,20 euro.

2) Mikroformetatik abiatuta eginiko kontsulta-kopia bakoitzeko:

–DIN A3: 0,45 euro.

–DIN A4: 0,35 euro.

3) Bereizmen handiko kopia digital bakoitzeko, hura editatu edota inprimatzeko: 4,75 euro.

4) Disko optikoa ematea: 0,65 euro.

VIII. epigrafea–Lanpostuetarako deialdiak:

Funtzionario edo karrerako langile finko gisara sartzeko deialdiak:

–A maila: 25,00 euro.

–B maila: 22,00 euro.

–C maila: 15,00 euro.

–D maila: 10,00 euro.

Aldi baterako kontratazioetarako deialdiak (lan- eta administrazio-araubideetan) edo prestakuntzakoak:

–A maila: 12,50 euro.

–B maila: 11,00 euro.

–C maila: 7,50 euro.

–D maila: 5,00 euro.

XII. epigrafea.–Txostenak eta kontsulten erantzunak:

1) Etxebizitza-deskalifikazio bakoitzeko eskaturiko txostena emateagatik: 22,80 euro.

2) Partikularrek eskatuta Udaltzaingoak eman beharreko txostenak egin edo zabaltzeagatik: 52,55 euro.

3) Hirigintzari buruzko kontsultak erantzuteagatik: 145,05 euro.

4) Jarduera-lizentzia behar duten jardueren aldaketei buruzko azterlan eta txostenengatik: 145,05 euro.

5) Txostenak edota ziurtagiriak egiteagatik Udal Agiritegiko dokumentazio historikoari buruz: 30,00 euro.

6) Interesdunek Udal Agiritegian berariazko informazioa bilatzeko eskatzeagatik (prezioa ordu bakoitzeko*): 27,00 euro.

7) Txostenak emateagatik eta kontsultak erantzuteagatik, oro har: 18,70 euro.

Txostena emateko edo kontsulta erantzuteko aldez aurretik osasun-ikuskapeneko bisita egin behar bada, ikuskatze-bisitari dagokion tasa ere likidatuko da.

–Halako kasuetan, interesdunek inguruabar jakin batzuk direla bide, ezin dute edo ez dute nahi beraiek egin ikerketa- eta dokumentazio-jarduna Udal Agiritegian, eta horregatik zerbitzuari berari zuzenean enkargatzen diote.

1. araua.–UDAL-LOKAL ETA -ESPAZIOEN ERABILERA

5. artikulua.

1) Betiere, lagatzeko ezinbesteko baldintza dira hala Iruñeko Udalak erabili behar ez izatea eskatutako udal-lokala edo -espazioa nola prezio publikoa ordaindu izana, halakorik galdatzekoa denean.

2) Baimenean beste zenbait baldintza ezartzen ahalko dira, udal-lokal edo -espazioen erabilerari buruz, besteak beste eskatzaileak berme nahikoa eratzeko betebeharra, gerta daitezkeen kalteen edo gainerako baldintzak ez betetzearen aurrean erantzuteko. Bermearen gordailua itzultzeko edo hura erantzukizunei aplikatzeko, txostena egin beharko da aurrez, bertan azalduta erabili diren lokalak nola gelditu diren.

6. artikulua. Jaieguntzat hartuko dira Udal honetako langileen lan-egutegian halakotzat ezartzen direnak.

2. araua.–UDALAREN KIROL-INSTALAZIOEN ETA ESKOLETAKO ARETO ETA INSTALAZIOEN ERABILERA

2. artikulua.

4) Edonola ere, lagapenaren baldintzak dagokion organo eskudunak onetsiko duen baimenean zehaztuko dira, eta baimen horretan arautzen ahalko da eskatzailearen betebeharra, berme nahikoa eratzeko, lagatako instalazioetan gerta daitezkeen suntsipenari edo narriadurari erantzute aldera. Hala gordailua itzultzeko nola hura onartutako erantzukizunei aplikatzeko, txostena egin beharko da aurrez, erabili diren instalazioak eta lokalak nola gelditu diren azalduta.

6. artikulua. Instalazioetan dauden bitartean, instalazioak edo lokalak erabiltzeko txartelak edo baimenak beren gainean eraman beharko dituzte erabiltzaileek, instalazioen arduradunek halakorik eskatuz gero haien eskura jartze aldera.

7. artikulua. Udaleko kirol-instalazioak erabiltzeko lagapena jaso dutenek, bertan ikusleak ekartzen dituzten jarduerak burutzeko, sarreren prezioak arautzen ahalko dituzte, jarduerak kirolekoak izan ala ez.

9. artikulua. Baldin eta eskatzaileek Arau honen eranskinaren 2.4 epigrafean jasotako murriztapenen onuradun izan nahi badute, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:

10. artikulua. b) Errenta: PFEZren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa hartu, eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona, eta haren zerga-oinarriaren alde orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak familian mendekotasun egoeran bizi diren pertsonak zaintzeko emandako laguntzak. Erabiltzaileek PFEZren gaineko aitorpena egin behar ez izatera, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuenak hartuko dira kontuan.

Tarifa-eranskina

I.4. epigrafea:

Instalazio horiek aparteko jarduerak egiteko lagatzeak berekin badakar udal-langile gehiago aritu behar izatea, dagokien prezio publikoaz gain 22,80 euro ordaindu beharko dira langile eta ordu bakoitzeko.

II.2. epigrafea:

Igerileku estalia eta instalazio osagarriak, Iturramako Civivox zentroko bainuetxea barne. Neguko denboraldia (Urtarrilak 1 - Abenduak 31, udako denboraldia izan ezik):

II. epigrafearen 4.1.a), c), d) eta f):

a) Familia ugarikoen eta guraso bakarrekoen kideak

c) Terrorismoaren biktima-izaera epai edo administrazio-ebazpen baten bitartez aitortua duten pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak.

d) Etxeko genero-indarkeria fisikoaren edo psikikoaren biktima-izaera epai baten bitartez aitortua duten pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikote egonkorrak -betiere epaiak delituaren erantzule kriminalak jo ez baditu horiek-.

f) 0-3 urte zikloetako eta derrigorrezko hezkuntzako ikasleak, instalaziora ikastetxearekin badoaz.

II.4.2. epigrafea:

%10eko murriztapena edukiko dute 30 urtetik beherakoek eta langabetuek erosten dituzten abonamenduen guztizko zenbatekoan. Murriztapen hori ez da metagarria izanen zer beste deskontutarako eskubide eduki eta horiekin.

III.4. epigrafea:

Kontserbatorio profesionaletako zein goi-mailako kontserbatorioetako ikasleei %75eko murriztapena eginen zaie haietan matrikulaturik egon bitartean.

III.5. epigrafea:

Instalazio horiek aparteko jarduerak egiteko lagatzeak berekin badakar udal-langile gehiago aritu behar izatea, dagokien prezio publikoaz gain 22,40 euro ordaindu beharko dira langile eta ordu bakoitzeko.

3. araua.–ADINEKOENDAKO UDAL-ZERBITZUAK ETA JANTOKI SOZIALEKO ZERBITZUA

2. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa zehazteko, kontuan hartuko dira ondoko artikuluetan zedarritutako kontzeptuak eta Tarifa-eranskinean xedatutakoa, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

3. eta 4. artikulu berri hauek txertatu dira:

3. artikulua. Eranskinaren tarifak aplikatzeko, erabiltzaileek urtero aurkeztu beharreko dokumentazio ekonomikoa egiaztatuko da.

4. artikulua. Eranskinaren 1. eta 2. epigrafeetan aipatu hileko per capita errenta zehazteko, honako kontzeptu hauek joko dira oinarri:

a) Errenta: PFEZren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa hartu, eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona, eta haren zerga-oinarriaren alde orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak familian mendekotasun egoeran bizi diren pertsonak zaintzeko emandako laguntzak.

Erabiltzaileek PFEZren gaineko aitorpena egin behar ez izatera, agiri bidez aurkeztutako diru-sarrera gordin eguneratuen datuak hartuko dira kontuan.

b) Per capita errenta garbia: kalkulatzeko, aurreko puntuan zehaztutako errentaren eta gastu kengarrien diferentzia aterako da, eta horren emaitza familia-unitateko kide kopuruaz zatituko da.

Hileko per capita errenta garbia lortzeko, urteko per capita errenta hamabiz zatituko da. Bikote ezkonduen kasuan, biak izanez gero arau honetan arautzen diren udal-zerbitzuen erabiltzaileak, tarifa aplikatuko da bi ezkontideen per capita diru-sarrerak batu ondoko kopurua oinarritzat hartuta.

c) Gastu kengarriak. Honako hauek jotzen dira gastu kengarri, betiere, hilabeteko 400 euroko muga dagoelarik:

–Egonaldi-gastuak Eguneko zentroetan.

–Egonaldi-gastuak egoitza geriatrikoetan, bikote ezkonduen kasuan, bietako bat apartamentuan bizi bada.

5. artikulua. Tarifa subsidiarioa etxebizitza komunitarioak erabiltzen dituztenei aplikatuko zaie, tarifen 1. epigrafean azaltzen denarekin bat, baldin eta hileko diru-sarrera gordinek, hamabi hilabetetan hainbanaturik, tarifa nagusiaren %120 gainditzen ez badute.

Tarifa-eranskinaren 1. epigrafea aplikatzeko, urteko diru-sarrerei hileko 100,00 euroko kopuru finkoa deskontatuko zaie, kopuru hori erreserbatzat jotzen baita etxebizitza komunitarioetako erabiltzaileek nahi duten erara, nork berera, erabiltzeko.

Tarifa subsidiarioa aplikagarri bada -1. epigrafean jasotako moduan-, tarifa horren eta tarifa orokorraren arteko aldea Udalaren aurrerakintzat hartuko da, eta onuradunak edo kausadunak diru-kopuru hori itzuli beharko du baldintza ekonomikoak aldatzen badira edo ondasunen gaineko likidaziorik edo transmisiorik izanez gero, baita mortis causa izanda ere.

Horretarako, urtero, aurrerakintzat jasotako diruaren gaineko zorraren aitorpena sinatu beharko da.

6. artikulua. Honako hauei dago zuzenduta udal-jantoki sozialeko zerbitzua: behar ekonomiko larriak dituzten pertsonak, zuzen eta egoki gizarteratzea oztopatzen dieten gizarte bazterketako adierazle altuak dituztenak, edota bazterketa jasateko arrisku egoeran egonda bere baliabideekin behar bezala elikatzeko zailtasunak dituzten pertsonak.

7. artikulua. Zerbitzua erabiltzeko sarrera Udaleko gizarte-zerbitzuek kudeatuko dute, edo, salbuespenez, gizarte-babeseko sistemaren bestelako erakundeek, larrialdiko egoera bat gertatzen bada, betiere baliabidea erabiltzea sarrera-fitxan behar bezala justifikatuta egonik. Salbuespen gisa, eta kasurik larrienetan, Etxerik Gabeko Pertsonak artatzeko Zerbitzuak eta Udaltzaingoak ere bidaltzen ahalko dituzte erabiltzaileak udal-jantoki sozialeko zerbitzura.

8. artikulua. Jantoki sozialeko zerbitzuan, prezioa hura erabiltzeko unean ordaindu beharko da.

Gainerako zerbitzuetan -zaharrendako apartamentuen eta etxebizitza komunitarioen kasuan-, prezio publikoa hilabete natural osoen arabera ordainduko da, erabiltzaileek baja ematen ez duten bitartean.

Hilabetearen hasieran edo bukaeran bada, tarifaren hainbanaketa eginen da erabilitako egun naturalen arabera.

9. artikulua. Udalak, diru-sarreren arabera tarifa murriztuaren onuradun izan nahi duten erabiltzaileei likidazioa egiteko, urteko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergei buruzko azkeneko aitorpena eskatzen ahal die, eta halakorik egin behar ez badute, justifikazioa eskatuko zaie lortutako diru-sarreren eta ondare- zein diru-ondasunen eta -eskubideen gainean, bai eta gastu kengarrien ziurtagiria ere.

9. eta 10. artikuluak 10. eta 11. artikulu bilakatu dira, hurrenez hurren.

Tarifa-eranskina

1. epigrafea.–Etxebizitza komunitarioak

–Tarifa orokorra, tokiko eta hilabeteko: 764,20 euro

–Tarifa subsidiarioa, tokiko eta hilabeteko: Hileko diru-sarreren %80, betiere 5. artikuluan xedatutakoarekin bat zenbatuta.

2. epigrafea.–Apartamentu babestuak:

2.1. epigrafea.–Kuota berezi bat ezarri da lehenbiziko hiru errenta-tarteetan, kontuan hartze aldera tarte sozioekonomiko horietan sartzen den kolektiboaren zaurgarritasun-egoera larria.

2.2. epigrafea.–Tarte horietatik aurrera, per capita errentaren araberako ehuneko gehikorra aplikatuta kalkulatzen da tarifa. Adibidea: 760 euroko per capita errenta duen pertsona batek %20ko tasa ordainduko du lehen 600 euroen gainean, gehi %60koa 150 euroren gainean eta %65 gainerako 10 euroren gainean.

2.1. epigrafea.

ERABILTZAILEEN PER CAPITA ERRENTA

KUOTA (%, PER CAPITA ERRENTAREN GAINEAN)

–435,00 euro bitarte

%10

–435,01etik 481,00era

%15

–481,01etik 600,00era

%20

2.2. epigrafea.

ERABILTZAILEEN PER CAPITA ERRENTA

KUOTA (%, PER CAPITA ERRENTAREN GAINEAN)

–600 euro bitarte

%20

–600,01etik 750,00era

%60

–750,01etik 900,00era

%65

–900,01 baino gehiago

Gehieneko tarifa

GEHIENEKO TARIFAK

EURO HILEAN

–Banako apartamentua

345,00 euro

–Banako apartamentua, bi pertsonak erabilita

385,00 euro

–Apartamentu bikoitza

450,00 euro

Bikote ezkonduak badira, edo bikote egonkorreko kideak, prezio publiko hauek aplikatuko zaizkie:

–Banako apartamentuetan, per capita errentari baremo orokorra aplikatuko zaio, eta emaitzari %30 gehituko.

–Apartamentu bikoitzetan, per capita errentari baremo orokorra aplikatuko zaio, eta emaitzari %50 gehituko.

Egoera bereziak direla medio pertsona bakar batek apartamentu bikoitza okupatzen badu, emaitzari %25 gehituko zaio, behin erabiltzailearen diru-sarrerak eta ordaindu behar duen prezioa lotzen dituen baremo orokorra ezarrita.

3. epigrafea.–Jantoki soziala:

–Bazkari edo afari bakoitzeko: 0,50 euro.

5. araua.–ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA

5. artikulua. Eranskinean jasotako tarifak aplikatzeko, Udalak ofizioz egiaztatuko ditu erabiltzaileen datu fiskalak, betiere interesdunek aurrez baimena emanda. Datu horiek jasota izan ezean, jakitera emanen zaie erabiltzaileei aurkez ditzaten, eta hileko per capita errenta garbia zehazteko kontuan har daitezkeen gastu kengarrien gaineko informazioa ere emanen zaie, justifika ditzaten.

Hala ere, 4. tarifa-eranskinean jasota dagoen ondarearen araberako indize zuzentzailea zehazteko, Udalak honako agiri hauek -zerbitzuaren onuradunarenak edo familia-unitateko gainerako kideenak- eskatu ahalko dizkie zerbitzuen eskatzaileei: zerga-datuei buruzko txostena -Foru Ogasunak emanda-, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren txostena edo ziurtagiria edota ondasun higiezinen balorazio-orria, bai eta beste edozein agiri ere, aipatu indizea zehazteko bada.

6. artikulua. b) Errenta: PFEZren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa hartu, eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona, eta haren zerga-oinarriaren alde orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak familian mendekotasun egoeran bizi diren pertsonak zaintzeko emandako laguntzak. Erabiltzaileek PFEZren gaineko aitorpena egin behar ez izatera, jasota dauden diru-sarrera gordin eguneratuen datuak hartuko dira kontuan.

7. araua.–JOAQUIN MAYA UDALEKO MUSIKA ESKOLAK EMATEN DITUEN IKASKETETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEA

4. artikulua. Zenbatekoa Udalak berak ikastaroa bertan behera uzten badu baino ez da itzuliko, edo eskola-postuari irailaren 30a baino lehen uko egiten bazaio.

Behin ikasturtea hasi eta matrikula ohiko epetik at libre gelditu diren eskola-postuetan egiten duten ikasleek 15 egun naturaleko epea edukiko dute postuari uko egiteko, ordaindutakoa bueltan jasotzeko eskubidea galdu gabe.

Eskola-postuari uko eginez gero, ikasleei ez zaie itzuliko administrazio- eta kudeaketa-gastuak direla-eta urte bakoitzean ezartzen den zenbatekoa.

5. artikulua. 2) Ikasleak Eskolan behin ikasturtea abiatuta hasiz gero, ikasturtea osatzeko zenbat hilabete falta diren eta horren proportzioan ordainduko dute tarifa, betiere izena zein hilabetetan eman eta hori barne hartuta.

6. artikulua.

Baldin eta eskatzaileek Arau honen III. epigrafean jasotako murriztapenen onuradun izan nahi badute, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:

b) Murriztapena familiaren diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familiako kideek urtean jasotako diru-sarrera gordin guztien aitorpen justifikatua eta PFEZ egiteko betebeharra duten kideen zerga horren gaineko aitorpena edo likidazioa, eskaera noiz egin eta jada data horretan aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona.

7. artikulua.

b) Errenta: PFEZren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa hartu, eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona, eta haren zerga-oinarriaren alde orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak familian mendekotasun egoeran bizi diren pertsonak zaintzeko emandako laguntzak. Erabiltzaileek PFEZren gaineko aitorpena egin behar ez izatera, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuak hartuko dira kontuan.

10. artikulua. Aurreko ikasturtean irakasgairen batean ohorezko matrikula lortua zutenek eskubidea izanen dute ikasturte berriko irakasgai bereko matrikula doan egiteko. Irakasgai hori izan ezean, beste batean erabil dezakete doan matrikulatzeko eskubidea.

Tarifa-eranskina

III.3.–Desgaitasuna dela medio:

–Legez aitortuta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak: %50.

III.4.–Terrorismo-ekintzen biktima izateagatik:

–Terrorismoaren biktima-izaera epaiaren edo administrazio-ebazpenaren bitartez aitortua duten pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak, betiere ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu-kopurua betetzen badu: %100.

Eskolak eskatzen duen gutxieneko ordu-kopurua bete ezean, murriztapenak %50 joko du, eta ikasleak matrikularen %50 ordaindu beharko du.

III.5.–Genero-indarkeriaren biktima izateagatik:

–Etxearen esparruan genero-indarkeria fisikoaren edo psikikoaren biktima diren pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontidea edo bikotekide egonkorrak, horiek epaiak delituaren erantzule kriminalak jo ez baditu eta, betiere, ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu-kopurua betetzen badu: %100.

Eskolak eskatzen duen gutxieneko ordu-kopurua bete ezean, murriztapenak %50 joko du, eta ikasleak matrikularen %50 ordaindu beharko du.

9. araua.–UDALAK EDO UDAL ERAKUNDE AUTONOMOEK ANTOLATUTAKO HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDOTA GIZARTE ARLOETAKO NAHIZ OSASUNA SUSTATZEKO IKASTARO ETA JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN-EMATE ETA MATRIKULAK

4. artikulua. Baldin eta eskatzaileek Arau honen eranskinaren II. epigrafean jasotako murriztapenen onuradun izan nahi badute, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:

a) Murriztapena familia ugaria izateagatik jasotzeko, familia ugariko titulua, betiere, familia ugariei buruzko 20/2003 Foru Legean -zeina maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu baitzuen- ezarritako definizioarekin bat.

Guraso bakarreko familiei murriztapena aplikatzeko, Udalak ofizioz egiaztatuko ditu eskatzailearen errolda-datuak, betiere eskatzaileak edo haren ordezkariak baimenduta, salbu eta Civivox sarean egiten diren ikastaro edo jardueretarako, non horiek egiaztatzeko honako agiri hauek aurkeztu beharko baitira:

–Bizikidetasun-agiria, erabiltzailea non dagoen erroldaturik eta Udal horrena.

–Familia-liburuaren fotokopia.

c) Murriztapena familiaren diru-sarrerak direla medio jasotzeko, familiako kideek urtean jasotako diru-sarrera gordin guztien aitorpen justifikatua eta PFEZ egiteko betebeharra duten kideen zerga horren gaineko aitorpena edo likidazioa, eskaera noiz egin eta jada data horretan aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona.

5. artikulua. Eskatzaileak %100eko murriztapena jasotzeko eskubidea badu, prezioaren %50 ordaindu beharko du matrikula egitean. Kategoria bereziko familia ugarien kasuan, horietako bi kidek edo gehiagok ematen badute izena ikastaroetan, kide bati bakarrik galdatuko zaio dagokien prezioaren %50 ordaintzea. Kopuru hori behin ikastaroa amaituta itzuliko diote, betiere eskola-orduetan eskatutako gutxieneko kopurua bete badu.

9. artikulua.

b) Errenta: PFEZren gaineko aitorpena edo likidazioa egiteko betebeharra duten familia-unitateko kideen azken aitorpena edo likidazioa hartu, eskaera noiz egin eta data horretan jada aurkezteko epea amaiturik duen ekitaldiari dagokiona, eta haren zerga-oinarriaren alde orokorra eta aurrezkiaren likidazio-oinarri berezia batuko dira, eta emaitzari salbuetsitako prestazioen edo errenten zenbatekoa gehituko zaio. Ez dira salbuetsitako prestazio edo errentatzat hartuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak familian mendekotasun egoeran bizi diren pertsonak zaintzeko emandako laguntzak. Erabiltzaileek PFEZren gaineko aitorpena egin behar ez izatera, datu fiskaletan jasotako diru-sarrera gordin eguneratuenak hartuko dira kontuan.

10. artikulua. Tarifa-eranskineko II.3 epigrafeko murriztapenak aplikatzeko, ofizioz egiaztatuko dira ikasleen datu fiskalak, betiere interesdunek aurrez baimena emanda. Datu horiek jasota izan ezean, familiaren errenta zenbatzeko gastu kengarrien gaineko informazioa emanen zaie erabiltzaileei, justifika ditzaten.

Tarifa-eranskina

II.4.–Terrorismo-ekintzen biktima izateagatik:

–Terrorismoaren biktima-izaera epaiaren edo administrazio-ebazpenaren bitartez aitortua duten pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontideak edo bikotekide egonkorrak, betiere eskatzen den gutxieneko ordu-kopurua betetzen badute: %100.

–Zentroak eskatzen duen gutxieneko ordu-kopurua bete ezean, murriztapenak %50 joko du, eta ikasleak matrikularen %50 ordaindu beharko du, izena ematean egin ez badu.

III.5.–Genero-indarkeriaren biktima izateagatik:

–Etxearen esparruan genero-indarkeria fisikoaren edo psikikoaren biktima diren pertsonak, beren gurasoak, seme-alabak eta ezkontidea edo bikotekide egonkorrak, horiek epaiak delituaren erantzule kriminalak jo ez baditu eta, betiere, ikasleak eskatzen zaion gutxieneko ordu-kopurua betetzen badu.

–Zentroak eskatzen duen gutxieneko ordu-kopurua bete ezean, murriztapenak %50 joko du, eta ikasleak matrikularen %50 ordaindu beharko du, izena ematean egin ez badu.

II.7.–%10eko murriztapena edukiko dute 30 urtetik beherakoek eta langabetuek. Murriztapen hori ez da metagarria izanen zer beste deskontutarako eskubide eduki eta horiekin.

IV. epigrafea.–Aisiako eta denbora libreko jarduerak (euroak/eguneko):

–12 urte bitarteko adingabeei zuzenduak: gehienez 30,00 euro.

–12 urtetik gorako adingabeei zuzenduak: gehienez 35,00 euro.

Deskontuak:

–Familia-unitate bateko bi seme-alabak edo adingabek izena emateagatik, %20ko murriztapena, izena zein jardueratarako eman eta horietako bakoitzaren zenbatekoaren gainean.

–Familia-unitate bateko hiru seme-alabak edo adingabe baino gehiagok izena emateagatik, %30eko murriztapena, izena zein jardueratarako eman eta horietako bakoitzaren zenbatekoaren gainean.

10. araua.–DESINFEKZIO PARKEKO, BAINUETXEKO, ALBAITARITZAKO ETA ANIMALIAK HARTZEKO ZENTROKO ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUEN ARAUA

Tarifa-eranskina

III. epigrafea.–Albaitaritza-zerbitzuak:

Zerbitzu hauen erabiltzaileek Albaitarien Elkargoak kasuan-kasuan ezarritako tarifak ordaindu beharko dituzte kontroleko aplikazio informatikoak erabiltzeagatik.

III.1. Amorruaren kontrako txertoa, identifikazioa (txipa) edo jabetza-aldaketa:

–Kanpainaren epearen barruan.–Nafarroako Gobernuaren tarifa bera

–Kanpainatik at: %30eko errekargua.

Gizartetik bazterturik dauden pertsonak tarifak ordaintzetik salbuetsita egonen dira, baldin eta auzo-unitate batean erregistratu eta Unitate horien onuradun direla agiri bidez egiaztatzen badute.

III.2.–Osasun-txartel berria ematea: 7,25 euro.

III.3.–Txakurrak edo katuak Udalari ematea:

–4 hilabetetik gorako txakur edo katu bakoitzeko: 52,15 euro.

–4 hilabetetik beherako txakur edo katu bakoitzeko: 15,65 euro.

III.4.–Iruñeko Animaliak Hartzeko Zentroko animalien adopzioa:

Tarifa hau ez zaie eskatuko Iruñeko Udalarekin lankidetza-hitzarmenak izenpetu dituzten animalien babeserako elkarte eta entitateei, baldin eta hitzarmen horietan adopzio-sistema aurreikusten badute: 10,40 euro.

III.5.–Pasaporte-agiria egitea, konpainiako animalien zirkulaziorako Europako Batasunean, salerosteko asmorik gabe: 20,85 euro.

Gainerako Ordenantza Fiskaletan eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arauetan, ez dago aldaketarik 2018. urtean, eta indarrean diraute, azken aldaketak noiz egin eta orduz geroztik, honako ekitaldi hauekin bat:

ORDENANTZA FISKALAK ETA PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUZTEN ARAUAK

URTEA

0. ordenantza

2016

3. ordenantza

2017

4. ordenantza

2017

5. ordenantza

2010

6. ordenantza

2014

7. ordenantza

2004

9. ordenantza

2016

10. ordenantza

2017

11. ordenantza

2017

12. ordenantza

2017

13. ordenantza

2017

14. ordenantza

2014

15. ordenantza

2013

16. ordenantza

2017

17. ordenantza

2014

18. ordenantza

2014

19. ordenantza

2014

20. ordenantza

2017

21. ordenantza

2017

22. ordenantza

2014

23. ordenantza

2014

4. araua

2016

6. araua

2017

8. araua

2008

11. araua

2013

12. araua

2014

13. araua

2014

Ordenantza Fiskal eta Prezio Publikoak erregulatzen dituzten Arau guztien testu osoa Udalaren webgunean kontsultatu daiteke, hemen: www.pamplona.es.

Iragarkiaren kodea: L1714569